Oporrak

Lau urte eta 886 berri idatzi ondoren atsedena hartzen dogu irailera arte, eskerrik asko argazkiak era berriak bialduz lagundu duzuen guztioi.

Iñaki Mendizabalen argazki erakusketa Bilboko Café La Granja-n

euskobox-en irakurria

Bilbao recibe el campeonato de España del pluma con una exposición de fotos sobre boxeo en el céntrico Café La Granja

El autor de las fotografías  posa tras haber colocado las piezas en el Café La Granja de Bilbao.

UNA DECENA DE TRABAJOS SOBRE PUGILISMO EN RIGUROSO BLANCO Y NEGRO, OBRA DE IÑAKI MENDIZABAL, CUELGAN DE LAS PAREDES DEL HISTÓRICO CAFÉ DEL CENTRO DE BILBAO

Bilbao recibe la velada del Campeonato de España del Peso Pluma que se disputa mañana viernes 19 de junio en La Casilla con una exposición de fotos en el centro de la ciudad. Una decena de trabajos del periodista y fotógrafo Iñaki Mendizabal  (Berriatua, Bizkaia, 1968) impactan en las paredes del histórico Café La Granja, radicado en la Plaza Circular. Mendizabal es, además gran aficionado y practicante del deporte de las 16 cuerdas, lo que le permite conocer muy de cerca a sus protagonistas y su psicología.

gago-aparta-caliz-15ncasilla

La luz y el boxeo son ejes de estos 10 relatos fotográficos sobre pugilismo: jueces, boxeadores, preparadores, chicas de round, etc, dialogan entre si e interpelan al espectador desde las esas ventanas en blanco y negro abiertas al ring.

Andoni Gago, Javier Díaz, Ibon Larrinaga, Ieltxu Lahuerta…

Instantes de combates, narraciones cargadas de expresividad, de boxeadores como Andoni Gago – que defiende mañana su cinturón del pluma en La Casilla- o Javier Díaz, o los boxeadores amateur Ibon Larrinaga (Campeón de Euskadi) o Ieltxu Lahuerta (Campeón de España), han sido captados por Mendizabal para disfrute de los aficionados.

La exposición permanecerá en La Granja hasta mediados de julio, ganando gracias a la colaboración del Grupo Iruña, un espacio central y muy frecuentado de la ciudad para el boxeo.

jabitxin-uncion-15ncasilla

Legealdiko azken udalbatza

Legealdiko azken udalbatza udal hauteskundeak pasatu arren, udaltalde berria sortu aurretik egin beharreko formalismo bat da.

Ekainak 10, eguastena, arratsaldeko  20:30etan udaletxean

Aztergaiak:

  1. Aurreko bilkuretako aktak irakurri eta onartzea.
  2. Alkateak hartutako erabakien berri ematea.
  3. Galdera – eskakizunak.

Ainara Santamariari elkarrizketa

Hitzan irakurria

AINARA SANTAMARIA (IKERTZAILEA): “MAITASUNARI ERALDAKETARAKO FUNTZIORIK EZ ZAIO AITORTZEN”

Maitasun erromantikoak musikagintzan duen presentzia ikertu du Ainara Santamariak (Berriatua, 1988), ohiko ereduen bestelako harremantzeko erak indartu eta ikusaraztearen garrantzia nabarmenduz.

Maitasun erromantikoari buruzko ikerketa egin duzu. Zer da maitasun erromantikoa?

Maitasun erromantikoa gaur egunean mendebaldeko kulturan gailentzen den maitasunaren eredua izendatzeko baliatzen den kontzeptua da. Betirakotasunean, esklusibitatean, heterosexualitatean oinarritzen den maitasunaren ideologia da. Maitasunaren eredu horrek menpekotasunezko harremanak sortzen ditu finean.

Ainara Santamaria ikertzaile berriatuarra

Hortaz, maitasun erromantikoa errealitate bihurtuko mitoa al da?

Erreala bailitzan saltzen zaigun mitoa da. Maitatzeko modu hori berezkoa dela sinestarazten digute, sistemaren mantenurako funtzio konkretu batzuk betetzen dituela ezkutatuz.

Printze urdina eta printzesa, bizirik dirauen eredua.

Eredu horrek lotura estua du gure buruak gabeziazko pertsona gisa ikustearen ideiagaz. Ideia horren arabera, pertsona gisa ditugun gabezia denak gainditzeko beste pertsona baten beharra daukagu; soilik beste bat maitatuz izango gara subjektu oso eta perfektu. Sinesmen horregaz apurtzeko ezinbestekoa da emakumeok gure agente izaera eskuratu eta hala jardutea.

Beraz, ez dago maitasun eredu bakarrik. Jendartean gauza jakina da, ala ez?

Ingurura begiratuz gero, egia da orokorrean gailentzen den maitatzeko modua erromantikoa dela, eta horrek maitatzeko modu bakarra dagoela pentsatzera eraman gaitzake. Baina orokortasun horretatik harago joanez gero, maitatzeko eredu anitzekin topatzen gara; eredu erromantikoarekiko gatazkatsuak diren harremanak edo apurketa bat planteatzen dutenak, adibidez. Beraz, errealitatea sakon aztertuta konturatu gaitezke ez dagoela maitatzeko modu bakarra, nahiz eta saltzen digutena kontrako ideia izan.

Maitasun erromantikoaren eta musikagintzaren harremana aztertu duzu. Zer ikusi duzu?

Gazteen identitatearen eraikuntzan garrantzia handia daukan elementua da musika; gure emozioei forma ematen dielako, besteak beste. Egun, orokorrean, musikagintzak eredu erromantikoa berproduzitu eta, ondorioz, indartu egiten duela ikusi dut. Kantuetako letra kritikoak dituzten musika talde gehienek maitasunari buruz abestean, topiko erromantikoak erreproduzitzen dituzte, eta horrek kontraesan gutxi sortzen du entzuleengan. Maitasunari eraldaketarako funtziorik aitortzen ez zaiola ondorioztatu nuen, oraindik pertsonala politikoa denaren idei-an, emozio eta afektibitatearen esparrua kanpoan uzten dugu.

Sozializazio prozesua eta botere harremanak elkarren eskutik al doaz? Eta, hala bada, non ikusten da hori garbi?

Dudarik gabe, eskutik doaz, txikitatik hasten den sozializazio prozesuaren bidez finkatzen baitira botere harremanak. Mutil eta neska izaten irakasten digute sozializazio prozesuaren bidez, eta genero sistemaren ondorioz, neska izendatzen gaituz-
ten momentutik desabantailan gaude botere harremanetan. Esaterako, oso gaztetatik neskak objektu sexual gisa tratatuak eta ikusiak gara; gure jarrera edo janzkera besteen plazerraren arabera moldatuz. Gorputz hipersexuatua eta objektibizatua da gurea.

Haurtzaroan, nerabezaroan zein gaztaroan, botere harremanak badaude. Baina, nola eta noiz indartzen dira?

Egunero erreproduzitzen ditugun jarrera zein egiturazkoagoak diren botere guneek inposatzen dutenaren bidez indartzen dira botere harremanak; nahiz eta ardura maila berean kokatzen ez ditudan biak. Horri buelta emateko mugimendu feministak borroka handia egiten du, eta eraldaketa prozesu horretan ekarpen handia egin dezakegu. Gazte mailan, zehazki, sozializazio prozesuan pisua hartzen duten esparruetan lan egin behar da batez ere, genero sistemaren lanketa txikitatik hasiz.

Testuinguru sozial, politiko, kultural eta erlijiosoak eragina duten moduan, komunikabideen eragina ere nabarmena da.

Komunikabideak jendartearen informazio iturri nagusia diren heinean, eragin zuzena dute imajinario kolektiboaren osaketan, eta errealitatearen kontaketa interesatu bat egiten dute. Ez da gauza bera aukera sexuala esatea ala joera sexuala, emakumezkoak agente gisa agertaraztea ala gizon baten emazte gisa; ez da gauza bera rol tradizionalak betetzen dituen emakume baten istorioa kontatzea ala horiekin apurtzen duen beste batena kontatzea… Hedabideetatik ekarpen handia egin daiteke jendarte parekide baten eraikuntzan. Feminismoari ematen diozuen ahotsa ahalik-eta gehien indartuko nuke.

Ainara Santamaria: “Ez da gauza bera aukera sexuala esatea ala joera sexuala, emakumezkoak agente gisa agertaraztea ala gizon baten emazte gisa; ez da gauza bera rol tradizionalak betetzen dituen emakume baten istorioa kontatzea ala horiekin apurtzen duen beste batena kontatzea…”

Askok gizarte parekideago bat dugula diote, baina agerikoa da aurrerapauso falta. Benetako konpromisoen falta al dago?

Borondate sendoagoa egongo balitz, konpromiso handiagoa egongo litzateke. Argazkian agertzeko konpromisoak hartzen dituzte instituzio gehienek, baina ez dute erroko aldaketarik planteatzen. Zergatik? Hezkidetzan oinarritutako hezkuntza ereduak, adibidez, kolokan jarriko lukeelako genero sistema bera, eta, hortaz, baita patriarkatua eta kapitalismoa ere. Eta sistema horren jagole diren agintariei ez zaie horrelakorik komeni.

Bikote harremanak askotarikoak dira, baina guztiek ez dute jendartearen onarpena.

Garrantzitsua da disidenteak diren harremanak agertaraztea; ez soilik homosexualak direnak, baita taldean maitatzen dutenak, askatasuna erdigunean ezartzen dutenak, beste pertsona jabetza gisa ikusten ez dutenak… Printzesa eta printzeen ereduaz bestelakoak diren harremantzeko moduak indartu eta ikusarazi behar ditugu. Maitasunaren esparruan erreferente berriak bultzatu behar ditugu; kultur esparrutik, komunikabideetatik, hezkuntzatik… Eta geu ere bestelako harreman ereduak bizitzera ausartuz; zergatik ez?

Askatasuna, konfiantza, errespetua… Teoria argi izan arren, errealitatea beste bat da. Nola amaitu kontraesan horiekin?

Etengabeko hausnarketa eta praktikaren bidez. Txikitatik atxiki dizkiguten sinesmen eta rolak ez ditugu egun batetik bestera aldatuko. Deserainkuntza prozesu handia egin behar da. Jendarte eredu justuago eta burujabeagoa eraikitzeko, oinarrizkoa aldatu behar dugu. Hor sartzen da gure harremantzeko modua ezbaian jartzea. Deseraikuntza prozesuko kontraesan eta minak arintzeko, garrantzitsua da taldearen indarra; prozesu kolektiboa izatearen balioa.

Santamaria: “Maitatzen dugun pertsona jabetza gisa ikusteak, kontrol eta jeloskortasunagaz lotura estua du. Premiazkoa da pertsonala politikoa dela ulertzea eta maitasuna eraikuntza sozial gisa ikustea”

Kontrola, jeloskortasuna, porrota eta erruduntasuna sentitzea zeren ondorio dira?

Eredu erromantikoan oinarritutako sinesmen faltsuaren ondorio dira. Eredu horrek ezarritako mandatuak betetzen ez ditugunean errudun sentitzen gara,  gutxiago bagina legez, hortik porrotaren sentipena. Maitatzen dugun pertsona jabetza gisa ikusteak, kontrol eta jeloskortasunagaz lotura estua du. Beste pertsona soilik gurea dela pentsatuta, haren askatasuna mugatuko dugu; bere harremanak, izateko modua, hitz egiteko modua, janzkera… guk kontrolatuz.

Nola lortu maitasuna libre bizitzea, bakoitzak nahi legez?

Premiazkoa da pertsonala politikoa dela ulertzea eta maitasuna eraikuntza sozial gisa ikustea. Denok aztergai jarri beharko genuke gure harremantzeko modua. Azterketa iraunkorra egin, eta hausnarketatik praktikara jauzi egin: osasuntsutzat ez ditugun jarrerak eta egoerak aldatu, bakoitzaren nahiak eta desioak erdigunean jarri eta gauza berriak probatzera ausartuz. Ez dago trikimailu magikorik: sentitu, pentsatu eta ekin. Erreferente berriak sortzeak eta maitasunaren gaia kolektiboki lantzeak bidea erraztuko digu.

Ansotegik beste urtebetez berritu du kontratua

realsociedad.com-en irakurria

“Oso pozik, klub honek guztia eman dit”

Jon Ansotegi “oso pozik” azaldu da klub txuri urdinarekin kontratua luzatu ostean. “Hogei urterekin etorri nintzen etxe honetara, beti bikain tratatu naute, dena ematen saiatu naiz eta horrela jarraituko dut”. Atzelariakaitortu egin du Reala “dena da niretzat. Gizona egin naizen lekua eta bizi erdia pasa dudana. Harreman berezia dut dena eman didan klub honekin. Nik bueltatzen saiatzen naiz”. Ansotegik dagoeneko datorren denboraldian pentsatzen ari da. “Orain atseden hartzeko garaia da baina uztailaren 4an prest egon behar dugu hasteko. Badakigu hobeto egin dezakegula eta datorren denboraldia garrantzitsua izan behar da eta ondo hasi behar dugu”.

Boise (EEUU) jaildira joateko aukera

Gazteaukeran irakurria

Abian da GOazen Boisera!, blogari gazteentzako lehiaketa

Zatoz Estatu Batuetako euskal diasporaren Jaialdira uda honetan.

GOazen Boisera Lehiaketa blogari gazteentzat Estatu Batuetako euskal diaspora ezagutu nahi zenuke uda honetan? Zer dakizu jatorri euskalduna duten gazteen inguruan? Eta Jaialdi deritzon Euskal jaiari buruz? Komunikatzaile trebea zara eta prest zeundeke astebetez blogari lanetan aritzeko Boisen (Idaho) gastuak ordaindurik?

GOazen Boisera lehiaketak Boiseko Jaialdia ezagutu eta bertan gertatzen denaren berri emateko prest dauden bi gazte bilatzen ditu. Gazteen eginkizuna Gazteaukera blogean euskal jai honen berri ematea izango da, batez ere euskaldun jatorriko amerikar gazteen ikuspuntua nabarmenduz.

Interesa duzu eta joateko prest zaude? Ba irakurri ondo jarraibideak.

Zer da Jaialdi ekimena eta noiz ospatzen da?

Bost urterik behin Boisen (Idaho) Jaialdi deituriko euskal jai handia ospatzen da. Bertan biltzen dira Euskal etxe ezberdinetatik eta munduko bazter ugaritatik etorririko bisitariak. Hartara, 6 egunez euskal giroa nagusitzen da Boiseko kaleetan; bertso saioak, dantzariak, herri kirolak, kontzertuak etb ospatuz.

Aurten egingo da Jaialdi festa Boisen, uztailaren 28tik abuztuaren 2ra etaGazteBizhitza orientazio eta aholkularitza  atariak lehiaketa bat jarri du abian 2 gazte bertara bidaltzeko. Gazteen eginkizuna bertako berriemale lanetan aritzea izango da, blogari gisa.

Zein da saria?

  • Astebeteko bidaia Estatu Batuetako Boise hirira, Jaialdi festa ezagutzeko (uztailaren 28tik-abuztuaren 3ra)
  • Joan etorriko hegazkina, ostatua, bidaiak eta otorduetako gastuak ordaindurik.
  • Bidaia asegurua.
  • Boiseko Euskal Etxeko arduradunekin harremana

Hauteskundeen emaitzak

Hitzan irakurria

BERRIATUA: BILDUK SEI ORDEZKARI LORTU DITU, ETA EAJK HIRU, HERRI PLATAFORMA BAKO DEIALDIAN

338 botogaz, Ion Arriola buru duen hautagaitza nagusitu da .EAJk gora egin du: 89 bototik 214 edukitzera pasa da .Herri plataformaren bidetik lanean jarraitzeko asmoa dauka Bilduk

338 bozka lortu ditu Bilduk; eta, horrenbestez, sei zinegotzi; EAJk 214 boto eskuratu ditu, eta hiru zinegotzi edukiko ditu legealdi berrian.

Jon Arriola (EH Bildu), Berriatuko alkate izango dena.

Herri plataformak ez aurkezteko erabakia hartu zuelarik erabaki zuen Bilduk Berriatuan hautagaitza aurkeztea. Jon Arriola Bilduren alkategaiak emaitza onak lortzeko itxaropena zeukan, eta onak izan direla uste du. Gainera, Bilduk Berriatuan inoizko lorpenik handiena eskuratu duela adierazi du.

Boto zuririk apenas egon izan da Berriatuan udal hauteskundeetan. Oraingoan, ostera, 25 boto zuri egon dira, eta datu hori herri plataforma falta delako izan da, Arriolaren ustez. «Jende batek era hori hartu du herri plataforma aurkeztu ez izana kritikatzeko. Baina, azken baten, gu geu herri plataforma aurkeztu ez delako aurkeztu gara».

Herri plataformaren bidetik

Jon Arriola izango da, hortaz, Berriatuko alkatea hurrengo lau urteotan. Aurretik ez da zinegotzia izan, eta gainontzeko bostak ere ez, baina nabarmendu du herrigintzan jardun izan dutela beti hautagaiek. Argi dauka Arriolak aurrera begira zer egin behar den. «Herri plataformak egindako lanagaz jarraitzeko asmoagaz sartuko gara udalean. Herri guztiarentzako lan egitea da nahia, herri plataformak egiten zuen legez. Bilduren gobernuak edukiko ditu bere ekarpen propioak, jakina, baina, aurrekoen lana geure egiten dugu, aurretik egin izan dugun legez».

Beste lehiakideak, EAJk, nabarmen egin du gora aurreko legealditik hona. 89 boto lortu zituen aurreko hitzorduan, eta oraingoan, ostera, 214. Hortaz, aurrekoan baino 125 boto gehiago lortu ditu, eta zinegotzi bakarra edukitzetik hiru edukitzera pasa da.

Maiatzeko udalbatza

Gaur maitzak 22, arratsaldeko 17:00 udaletxean maiatzeko udalbatza egingo da

Aztergaiak:

  1. Maiatzeko gastuen zerrenda (2) onartzea, egoki bada.
  2. Berriatuko udalerriko Planeamendu-arau subsidiarioen 11. aldaketa zehatza, Calvo – Urepel eremuari dagokiona, hasiera baten onartzea, egoki bada.
  3. Berriatuko udalerriko Planeamendu-arau subsidiarioen 12. aldaketa zehatza, Elexalde areako eskolari dagokiona, hasiera baten onartzea, egoki bada.
  4. “Etxe-Pintxoa” partzelaren Xehetasun-Azterlanaren behin betiko onarpenaren aurka tartekatutako berraztertzeko errekurtsoa ebaztea.
  5. Galdera – eskakizunak.