AURKEZPENA

Berriatua Bizi 2011 urteko udal hauteskundeetarako Berriatuan sortu den kandidatura independientea da.

Berritxuko hauteskunde aurreko egoera ikusita, herri kandidaturaren funtzionatzeko ahulezia, partidu politikoen herritarrekin zerrendak osatu ezina… Herritar talde bat batu eta egungo alkatearen zein zenbait zinegotziren analisiarekin bat egin ostean zezenari adarretatik heltzea erabaki dugu; Herritar askorengan dagoen Udalarenganako mamua kendu, Udaleko lanak herriaren etorkizunean daukan garrantziaz jabetu eta udalean zein kalean Berritxuren alde lan egiteko borondatea erakutsiz

Gure ustez, (garai eta egoera honetan) Berritxuko herriarentzat soluzio egokiena izan daitekeen eran lan egin nahi dugu. Denbora falta dela eta lanerako metodoak zehatz mehatz finkatzeko gai izan ez bagara ere ondorengo puntuetan bat gatozela ikusita herriaren alde lanean hastea, edo jarraitzea erabaki dugu, bai udaletik barrutik, zein herritik kanpotik, beti ere elkarlanean eta herritar guztion ekarpenak kontutan hartuta.

Bat egiten dugun puntuak ondokoak dira:

  • Partaideon arteko pluraltasuna, neska, mutil, adin, izaera… puntu hau herriko jende gehiagorekin osatu dezakegularik.
  • Bakoitzak ahal duen neurrian herriaren alde, etorkizun oparo baten alde elkarlanean aritzeko prestutasuna.
  • Gai desberdinen aurrean jarrera kontrajarriak aztertu, hitz-egin eta tratuetara heltzeko konpromisoa.
  • Herriko jendeari egiten dugunaren berri eman, eta denon ekarpenak aztertzeko eta jasotzeko konpromisoa.
  • Taldearen oinarriekin bat datorren eta bere funtzionamendua kolokan jartzen ez duen ororekin lan egiteko prestutasuna

Gure apustuak herritarrongan harrera ona izatea espero dugu,denok dakigu zerbait egiten duenak ezer egiten ez duenak baino gauzak ondo ez egiteko arrisku gehiago duela. Gu zerbait egiten hastera goaz, ondo eginak denon gozagarri izango diren ustean eta txarto eginetatik asko ikasiko dugulakoan. Berritxun gauza polit asko dago egiteko, ea denon artean batzuk egitea lortzen dugun eta orain ikusten ez ditugun beste gauza batzuk egiteko aukerak zabaltzen diren.

Geure herrian sinesten dugu, horrek egiten gaitu Berritxuar eta horregatik uste dugu gure herriak gure laguntzaren beharra duela. Ez izan zuengana heltzen ez garenean gure atea jotzeko edo eta zuengana hurbiltzen garenean ate zabaltzeko beldurrik.

Amaierarik gabeko herri proiektu honetan bidelagun izango zaituztegulakoan agurtzen zaituztegu

One thought on “AURKEZPENA

  1. Zorionak Gabonetan eta Urte Barri on bat danontzat.
    Berritxuarra naz eta Berritxun ikesitxeko euskeran nator. Pozik nago berritxuarra nazelako.
    Benetako besarkada zintzo bat.
    José Ramón Eizaguirre Pagoaga.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s