Jon Arriola izango da EhBilduren alkategaia

Hitzan irakurria

JON ARRIOLA ESPILLA IZANGO DA BERRIATUKO EH BILDUREN ALKATEGAIA

Zerrendako kideak eta Arriola alkategaia (eskuman).

Martxoaren 21ean egindako batzarrean jakin izan zuten herritarrek Jon Arriola dela maiatzaren 24an egingo diren udal hauteskundeetarako EH Bilduren alkategaia. “EH Bilduko kideok zapatuko bilerara etorri ziren herritar guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu”, gaineratu dute. Gutxi gora behera 60 lagun inguru batu ziren. Eta horiek hauteskundeei begirako programari eta hautagaien zerrendari baiezkoa eman zieten.

EH Bilduko ordezkarien esanetan, ekitaldia “dotorea” izan zen eta ostean luntxa eduki zuten herritarrek. “Berriketa eginez, goiza bukatzeko aukera ezin hobea izan zen. Berriatuko EH bilduko, udalean pasatuko dituen ondorengo lau urteetan ere, jendearen laguntasuna eta parte hartzea eskertuko ditu”, aurreratu dute.

EH Bildu luntxa

EH bildu pintxo

EHBilduren udal hautagaien aurkezpena

http://berriatua.ehbildu.eus/ orrian irakurria

EH Bilduren Aurkezpena!!!

Martxoaren 21ean, Berritxuko EH Bilduren aurkezpenera gerturatu zen jende guztia eskertu nahiko genuke. Bertan, 60 lagun ingururen baiezkoa jaso bait zuen Berritxuko Herri Programka eta Hautagien zerrendak.

Berritxuko alkategaia: Jon Arriola Espilla aukeratua izan zen. Hautagai guatien zerrenda ere modu berean berretsi egin zuten bertaratu ziren herritar guztiek.

Oso ekitaldi dotorea izan zen eta ondoren, bukatzeko, gerturatutako guztientzat, luntx eder bat dastatuz berriketa eginez, goiza bukatzeko aukera ezin hobea izan zen.

Berritxuko EH Bilduk, udalean pasatuko dituen ondorengo 4 urteetan ere, jendearen laguntasuna eta parte hartzea eskertuko ditu.

 

Eh Bildu Berritxu 1_2_1_txikituta Eh Bildu Berritxu 2_2_1_txikitxute Eh Bildu Berritxu 3_2_1_txikitxute IMG_0809 (2)_txikitxute IMG_0811 (2)_txikitxute IMG_1781 (2)_txikitxute IMG_1784 (2)_txikitxute IMG_1785 (2)_txikitxute

 

Soinu ehiztaria

Jagoba Arrasate elkarrizketatuko dute Soinu ehiztaria Etb1 kateko programa berrian.

Eitb.com-en irakurria

Jagoba Arrasate, igandean, ‘Soinu ehiztaria’ saioaren lehen atalean

2015/03/16

Jagoba Arrasate Realeko entrenatzaile ohiaren bizitzako soinuak eta abestiak bilduko ditu Xabi Larrazabalek ‘Soinu ehiztaria’ saioaren lehen atalean. Igandean, 22:30etik aurrera, ETB1en

Bertso saioa

Hitzan irakurria

Bertso saioa egongo da Berriatuan, helburu solidarioagaz

Basamortura eskuzabal proiektuaren aldeko bertso saioa egongo da martxoaren 22an Berriatuko Mendibarren frontoian. Saioa 17:30ean hasiko da eta sarrerak egunean bertan frontoian erosi ahalko dira.
Nerea Ibarzabal, Eneko Abasolo, Unai Iturriaga, Igor Elortza, Amets Arzallus eta Jon Maia izango dira taula gainera igoko diren bertsolariak.
Sarrerak 8 eurotan egongo dira salgai eta ikusleek punta-puntako bertso saioagaz gozatu ahalko dute. Hori bai, helburua proiektu solidarioari laguntzea izango da.

Joan den astean Axpen egindako bertso afaria.Joan den astean Axpen egindako bertso afaria.

Joan den astean ere bertso afaria egin zuten Basamortura eskuzabal proiektuaren alde. Horretan, bertsolariak Xabat Galletebeitia lekeitiarra eta Joseba Artza etxebarritarra izan ziren.
Axpe sagardotegia bete-bete egin zen eta bertso afaria ondo baino hobeto joan zela esan dute antolatzaileek.