Boise (EEUU) jaildira joateko aukera

Gazteaukeran irakurria

Abian da GOazen Boisera!, blogari gazteentzako lehiaketa

Zatoz Estatu Batuetako euskal diasporaren Jaialdira uda honetan.

GOazen Boisera Lehiaketa blogari gazteentzat Estatu Batuetako euskal diaspora ezagutu nahi zenuke uda honetan? Zer dakizu jatorri euskalduna duten gazteen inguruan? Eta Jaialdi deritzon Euskal jaiari buruz? Komunikatzaile trebea zara eta prest zeundeke astebetez blogari lanetan aritzeko Boisen (Idaho) gastuak ordaindurik?

GOazen Boisera lehiaketak Boiseko Jaialdia ezagutu eta bertan gertatzen denaren berri emateko prest dauden bi gazte bilatzen ditu. Gazteen eginkizuna Gazteaukera blogean euskal jai honen berri ematea izango da, batez ere euskaldun jatorriko amerikar gazteen ikuspuntua nabarmenduz.

Interesa duzu eta joateko prest zaude? Ba irakurri ondo jarraibideak.

Zer da Jaialdi ekimena eta noiz ospatzen da?

Bost urterik behin Boisen (Idaho) Jaialdi deituriko euskal jai handia ospatzen da. Bertan biltzen dira Euskal etxe ezberdinetatik eta munduko bazter ugaritatik etorririko bisitariak. Hartara, 6 egunez euskal giroa nagusitzen da Boiseko kaleetan; bertso saioak, dantzariak, herri kirolak, kontzertuak etb ospatuz.

Aurten egingo da Jaialdi festa Boisen, uztailaren 28tik abuztuaren 2ra etaGazteBizhitza orientazio eta aholkularitza  atariak lehiaketa bat jarri du abian 2 gazte bertara bidaltzeko. Gazteen eginkizuna bertako berriemale lanetan aritzea izango da, blogari gisa.

Zein da saria?

  • Astebeteko bidaia Estatu Batuetako Boise hirira, Jaialdi festa ezagutzeko (uztailaren 28tik-abuztuaren 3ra)
  • Joan etorriko hegazkina, ostatua, bidaiak eta otorduetako gastuak ordaindurik.
  • Bidaia asegurua.
  • Boiseko Euskal Etxeko arduradunekin harremana