Zestazko XXVII San Gregorio txapelketa

hitzan irakurria

Arbek eta Zabalak irabazi dute Berriatuko 27. San Gregorio saria

Partida «oso gogorra» jokatu ostean, nagusi mailan Arbe eta Zabala markina-xemeindarrek irabazi dute Berriatuko Felix Aldazabal VII. memoriala.

Partida oso gorabeheratsua izan zen. Antxon eta Suso, esaterako, ia partida osoa aurretik ibili ziren, baina partida bukaeran markina-xemeindarrak jokoan sartu eta sei tanto elkarren jarrain lortu ostean, txapela eskuratzea lortu zuten.

San Gregrorio saria, finalistak. Argazkia: Aimar Aldazabal

Mendibarren frontoian batutakoek beste hiru partida interesgarriez gozatzeko aukera ere izan zuten. 22 urtez azpikoetan, aldiz, Ibaik eta Mandiolak, «nahikoa erraz» hartu zituzten mendean Gaizka eta Ibarluzea I. Irabazleek hasieratik hamar bat tantoko abantaila lortu zuten, eta hari eutsi zioten azkenera arte.

Kadeteetan, ostera, lehia «oso estua» izan zen. Bi bikoteek maila ona erakutsi zuten kantxan, eta tanto bakarragatik lortu zuten txapela irabazleek. Ibarluzea IIak eta Manzisidorrek 30-29 irabazi zioten Mazari eta Segurolari.

Azkenik, txikien mailan Olabarriak eta Danelek «erraz» irabazi zuten Lekuberen eta Gorkaren aurkako buruz buruzkoa. 30-20 irabazi zuten txikiek.