Maiatzeko udalbatza

Gaur, Maiatzak 18, astelehena, iluntzeko 19:30etan udaletxean legegintzaldi honetako azken udalbatza izango da.

Aztergaiak:

  1. Aurreko bilkurako akta irakurri eta onartzea.
  2. Alkateak hartutako erabakien berri ematea.
  3. Maiatzeko gastuen zerrenda onartzea, egoki bada.
  4. Aurrekontuen gauzatzeari buruzko informazioa eta Diruzaintzaren mugimenduei eta egoerei buruzkoa Udalbatzari ematea (2015eko lehen hiruhilekoa).
  5. Berriatuko Udalaren 2014ko Kontu Orokorrak onartzea, egoki bada.
  6. Udal titulartasuneko bideen erabilera, kontserbazioa eta zaintza arautuko duen ordenantza behin betiko onartzea, egoki bada.
  7. Zubiaurre sektoreko birpartzelazio-proiektuaren behin betiko kitapenaren kontua hasiera batez onartzea.
  8. Berriatuko hiri antolaketako plan orokorraren behin behineko onespena .
  9. Galdera – eskakizunak.