Agustin Handiari homenaldia Aian

Hitzan irakurria

IÑAKI OLIDENEK IRABAZI DU AIAKO BIZI ITURRI SARIA

Asteburuan Bizi Iturri idi dema sariketa jokatu zen Aiako probalekuan eta Iñaki Oliden oriotarrarentzat izan zen txapela, bere idi pareak 58 luze eta 2,30 metro egin baitzituen ostiraleko saioan. Bigarren sailkatua ere eskualdekoa da, Arzadun aiarra hain zuzen ere, honen idi pareak 54 luze, 6 zinta eta 75 zentimetro egin zituen. Proba bukatu ondoren Juan Arrillaga Arruti aiarrari eta Berriatuko Agustin Haundiari omenaldia egin zieten Aiako probalekuan bertan, itzai lanetan egindako lanagatik.

SAILKAPENA

  1. Iñaki Oliden (Orio) 58 luze eta 2,30 metro
  2. Arzadun (Aia) 54 luze, 6 zinta eta 0,75 metro
  3. Iñaki Lopategi (Mungia) 54 luze, zinta bat eta 1,58 metro
  4. Oliden (Orio) 52 luze, zinta bat eta 1,66 metro
  5. Gaztelu Iturgintza (Zaldibia) 50 luze, 3 zinta eta 0,82 metro
  6. Erlete (Itziar) 49 luze, 2 zinta eta 2,15 metro