Apirileko udalbatza

Bihar, Apirilak 27, astelehena, iluntzeko 19:30etan udaletxean

Aztergaiak:

  1. Aurreko bilkurako akta irakurri eta onartzea.
  2. Alkateak hartutako erabakien berri ematea.
  3. Apirileko gastuen zerrenda onartzea, egoki bada.
  4. Udalbiltza Partzuergoaren 2015 urteari dagokion ohiko kuota ordaintzeko eskaria.
  5. Udal langileen 2012ko aparteko ordainsarien %24,04a itzultzeko prozedura onartzea, egoki bada.
  6. Ordenantza fiskalen aldaketa, Ibarra kiroldegiko tarifen zerrendan gimnastika-gelakoak ezartzeko.
  7. Berriatuko Emakume eta Gizonen Berdintasunerako I Plana onartzea, egoki bada.
  8. Berriatuko Udala eta Lea-Artibai Euskarari Kultur Elkartearen artean lankidetza hitzarmena onartzea, egoki bada.
  9. Eskaerak eta idatziak: Dirulaguntza eskariak.
  10. Galdera – eskakizunak.