Natalia Zubova artistaren margolanak

Goikolau elkartearen egoitzan, margo erakusketa dago apirilean zehar.

Hitzan irakurria

Natalia Zubova artistaren margolanak, Berriatuko Goikolau elkartean

Natalia Zubova Berriatuan bizi den artista errusiarraren Pastelez egindako erretratuak erakusketa ikusgai dago Berriatuko Goikolau kultur elkartearen lokalean. Erakusketa apirilaren 1ean zabaldu zuen kultur elkarteak eta apirilaren 26ra arte(domeka) egongo da ikusgaik.

Zubova 1979an Errusiako Volgorechensk hirian (Kostroma probintzia) jaioa da. 1989tik 1994ra, aipatu hiriko Arte Eskolan ikasi zuen. 1998ra arte arte munduan sortzen eta sakontzen egon zen eta ikasle guztien artean lehenengo saritua izan zen.

Erakusketaren inaugurazioa, Goikolauren lokalean. Argazkia: Goikolau.

1998tik 2001era laborategiko tekniko izateko ikasketak egin zituen. Horiek bukatzean, Ingenieria Kimikoko ikasketak hasi zituen unibertsitatean, 2005era arte. Urte horretan, Espainiara joan zen. 2013an pinturarekiko zuen zaletasunari jarraituz,Pastelez egindako erretratuak proiektuan lanean hasi zen. Ikastaroak egin ditu, teknika horretako formazioa hobetzeko. 2014an espainiar nazionalitatea jaso zuen eta urte berean, Certamen Virtual de Pintura al Pastel de la Asociacion de Pintores Pastelistas Españoles (ASPAS) sariketan parte hartu zuen. Sariketa horretan, Zubovaren lana finalisten artean geratu zen.

Imanol Mugartegi Berriatuko alkatea, erakusketan. Argazkia: Goikolau.