Hizkuntza gutxituei buruzko dokumentala

Amerikako hizkuntzen arnasaz. Gure hizkuntzen geroaz.

Ameriketako jatorrizko hizkuntzen egoera zertan dugu? Euskararen esperientziak balio du beste jatorrizko hizkuntzentzat?

Lehen aldiz 7 hizkuntza-komunitateko 14 pertsonek euskararen herriari buruzko testigantzak eta gogoetak dakarzkigute. Kitxua, maya yucateko, aimara, nasa, nahuatl, maputxe eta kaqchikel hizkuntza-komunitateetako ordezkariek beraien hizkuntzen egoeraz eta euskararengandik jaso dezaketenaz hitz egiten digute eta, bide batez, guk haiengandik  zer ikasi badugula ere erakusten digute.

Gaur egungo korapilo unibertsaletako bat hizkuntzak bizirautea da, XXI. mendeko erronka nagusietako bat aniztasun kulturala sustatu eta modu egokian kudeatzean egongo da. Garabide Elkarteak ekoitzitako Beltzean Mintzo dokumentalarekin hizkuntzak biziberritzearen inguruko hausnarketa egingo dugu. Zatoz zeure ekarpena egitera!