Margolan erakusketa

Goikolau elkartearen egoitzan Natalia Zúbova Berriatuan bizi den margolariaren lanekin  osatutako erakusketa ikusteko aukerera izango da apirilean zehar.

Aurrerago ikastaro bat antolatzeko asmoa dago eta interesatuek bertan eman ahal dute izena

  • Apirilak 1 eguastena 19:30-20:30
  • Apirilak 2 eguena      19:30-20:30
  • Apirilak 3 barikua      19:30-20:30
  • Apirilak 10 barikua    19:30-20:30
  • Apirilak 11 zapatua   12:30-13:30
  • Apirilak 12 domeka   12:30-13:30
  • Apirilak 17 barikua    19:30-20:30
  • Apirilak 18 zapatua   12:30-13:30
  • Apirilak 19 domeka   12:30-13:30
  • Apirilak 24 barikua    19:30-20:30
  • Apirilak 25 zapatua   12:30-13:30
  • Apirilak 26 domeka   12:30-13:30

Bio

Natalia Zúbova Kasatkina

“Erretratuen gaiak aparteko interesa sortu izan dit beti. Margozten dihardudanean ingurugiro berezia transmititzen saiatzen naiz, erretratuko pertsonaren barruko mundua. Pertsonaren izaera bistaratzen saiatzen naiz”.

1979ko martxoaen 26an jaioa, Kostroma probintziako Volgorechensk hirian, Errusian. 1989-tik 1994-era hiri hortako Arte Eskolan ikasi zuen, bertan 1998-era arte bere jakituria lantzen jarraitu zuelarik, ikasle guztien artean lehenengo saritua izanik

1998-tik 2001-era laborategiko teknikorako ikasketak burutu zituen. Ikasketa hauek bukatzean, Ingenieria Kimikoko ikasketak hasi zituen unibetsitatean, 2005-era arte

2005-ean Espainiara etorri zen. 2013-an pinturarekiko afizioari jarraituz Pastelez egindako Erretratuan lanean hasten da. Kurtsoak egiten ditu teknika honetako bere formazioa hobetuz. 2014-ean espainiar nazionalitatea jasotzen du eta urte berean II Certámen Virtual de Pintura al Pastel de la Asociación de Pintores Pastelistas Españoles (ASPAS) –ean parte hartzen du, bere lana finalerako aukeratua izaten delarik.

Natalia Zúbova Berriatuan bizi da

Goikolau Kultur Elkarteak bere lanaren lehenengo erakusketa publikoa aurkezteko ohorea du

One thought on “Margolan erakusketa

  1. Nere postekin loturak: Natalia Zubova artistaren margolanak | Berriatua Bizi

Erantzunak itxita daude.