Martxoko udalbatza

Bihar martxoak 30, astelehena, iluntzeko 19:30etan martxoko udalbatza egingo da udaletxean

Aztergaiak:

  1. Aurreko bilkurako akta irakurri eta onartzea.
  2. Alkateak hartutako erabakien berri ematea.
  3. Martxoko gastuen zerrenda onartzea, egoki bada.
  4. Berriatuko Udalaren 2014ko aurrekontuaren likidazioari, finantza-egoerei eta likidazioari lotutako beste edozein informaziori buruzko jakinarazpena dela eta, Bizkaiko Foru Aldundira bidalitako fitxategiaren berri Udalbatzari ematea.
  5. Berriatuko Udalaren 2015. ekitaldirako aurrekontu orokorraren hasierako onespena.
  6. Parke eta berdeguneak mantentzeko zerbitzuaren kontratu txikia adjudikatzeko proposamena onartzea, egoki bada.
  7. Lea Artibaiko Garapen Agentziari, 2015eko udal aportazioa onartzea, egoki bada.
  8. Eskaerak eta idatziak: Dirulaguntza eskariak (Kastinparro rancing Etxebarria, Amatxorbe elkartea, Korrika).
  9. Galdera – eskakizunak.