Jon Arriola izango da EhBilduren alkategaia

Hitzan irakurria

JON ARRIOLA ESPILLA IZANGO DA BERRIATUKO EH BILDUREN ALKATEGAIA

Martxoaren 21ean egindako batzarrean jakin izan zuten herritarrek Jon Arriola dela maiatzaren 24an egingo diren udal hauteskundeetarako EH Bilduren alkategaia. “EH Bilduko kideok zapatuko bilerara etorri ziren herritar guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu”, gaineratu dute. Gutxi gora behera 60 lagun inguru batu ziren. Eta horiek hauteskundeei begirako programari eta hautagaien zerrendari baiezkoa eman zieten.

EH Bilduko ordezkarien esanetan, ekitaldia “dotorea” izan zen eta ostean luntxa eduki zuten herritarrek. “Berriketa eginez, goiza bukatzeko aukera ezin hobea izan zen. Berriatuko EH bilduko, udalean pasatuko dituen ondorengo lau urteetan ere, jendearen laguntasuna eta parte hartzea eskertuko ditu”, aurreratu dute.