Gure etxe bakarra antzezlana

Martxoak 18, eguastena, 20:30etan frontoian, sarrera 5€

Gure etxe bakarra, Onintza Enbeita bertsolari eta kazetariaren gidaritzapean, Muxikako 40 emakumek (84 urte ditu nagusienak, eta 8 gazteenak) antzeztuko dute, beraiek sortutako gidoia jarraituz.

Emakumeek azken 80 urteetan izan duten bizimoduari buruz ariko dira. Hiru neskatilek abiaraziko dute istorioa argazki zahar batzuk aurkitzean. Neskatila horiek amumari galdezka hasiko dira, lehengo bizimodua ezagutu asmoz.