Andres Gandiaga “SUEKOA” hil da

Andres Gandiaga Gerenabarrena, Berriatuko zesta-eskolako lehenengo maisua izan zana hil zan atzo, domeka, 87 urtegaz. Enterrua gaur izango da Xemein-en, arratsaldeko 6tan.
Profesional modulan “Jauregi” izenagaz jokatu eban baina “Sueko” ezizenagaz zan ezaguna. Lekue-ren aurretik, bera izan zan Berriatuko zesta-eskolako arduraduna, eta hainbat gazte pasatu ziren profesionaletara bere eskutik. 1989an omenaldi beroa jaso eban Berriatuko “Mendibarren” frontoian. Markinako “Unibertsitateko” zesta eskolaren arduradun be izan zan.
Goian Bego