Larunbat goizean Asterrikan hitzaldia

Asterrikako auzo elkarteak antolatuta, Jakoba Errekondo dator larunbat goizean 10:00etatik 13:00etara landareen eta baratzaren inguruan azalpenak ematera.

Jakoba Euskadi Irratian larunbat goizetan egiten den Landaberri programako aditua da. Hitzaldia hasi aurretik Asterrikatik erantzungo ditu irratira deitzen dutenen dudak.

Hitzaldira etortzeko mesedez udaletxean apuntatu, zenbat izango garen jakiteko.

Landaberri

Hitzan irakurria

Jakoba Errekondok hitzaldia eskainiko du martxoaren 7an Asterrikan

Jakoba Errekondo agronomo eta paisajistak hitzaldia eskaniko du zapatuan (martxoak 7) Asterrikako eskola-etxean. Izena emateko epea martxoaren 4an (eguaztena) itxiko da. Horretarako, herritarrek Berriatuko udaletxera joan beharko dute. Hitzaldia 10:00etatik 13:00etara izango da eta Asterrikarrak auzo elkarteak antolatuta dago. Besteak beste, Errekondok. landare, lore, zuhaitz eta barazkien inguruko zalantzak argituko ditu.