Herri txiki infernu handi programaren audientziak

Gaurko Berrian Mikel Pagadik dioenez oso audientzia datu ona izan zuen Berriatuan grabatu zen programak.

Ikusle datu oso onak ditu saioak. Berriatuko atalak %9ko ikusle kuota izan zuen. Ikusleak horrelako formatu baten esperoan zeuden?

Askotan, ez da jakiten zergatik asmatzen den. Jendea errespetuarekin tratatzen dugu, ez goaz ganberroarena egitera. Saioa emititu arte, herrietako batzuk zalantzan gelditzen ziren ea zer egin behar genuen. Baina kontuak nondik nora doazen ikusita, jendeak ondo hartu du saioa. Gustatu zaio. Umorea lantzen dugu, baina pasatu gabe eta maitasunarekin.