Aktibatu + ekimena

Ingurumenaren arloko iraunkortasunaren alde herritarren parte-hartzea sustatzeko asmoz, Bizkaiko Foru Aldundiak Aktibatu + ekimena jarri du abian, hainbat eragile eta udalarekin elkarlanean.

Nazio Batuek sustatutako Global Action Plan – Ekintza Plan Globala (GAP) nazioarteko programaren barnean kokatzen den ekimena da. Programa honek pertsonen ohiturak aldatzeko ideia errazak eta ekintza praktikoak proposatzen ditu.

Aktibatu + programak familiek etxean eta ikasleek ikastetxean aktiboki parte hartzea sustatu nahi du. Behin programa osatuta, gai hauei ekingo zaie: erosketa-hondakinak, ura, energia eta mugikortasuna. Aktibatu + programa bi programa ezartzean zehazten da: Ikastetxe eta etxebizitzetan.

2012-2013ko lehen edizioa, Amorebieta-Etxano, Durangaldea eta Debabarrena zonaldeetan garatu da eta 2013-2014ko kurtsoan Arratia eta Nerbioi- Ibaizabal zonaldetan isladatu da. 2014-2015 edizioan Busturialdea-Urdaibai, Lea-Artibai eta Uribe kosta eskualdeetan garatzen ari da. Hurrengo edizioetan, programa Bizkaiko Lurralde Historikoko eskualde guztietara hedatuz joango da.

Ekimen honetan parte hartzera animatzen zaitugu:

Parte hartzeko klikatu hemen