Korrika 19

Korrikaren Berriatuko zatia antolatzeko batzarra deitu da bideo gelan Otsailak 17 18:00etan

Badator 19. Korrika!!! Martxoaren 19an Urepelen hasi eta Bilbon bukatuko da martxoaren 29an. Aurtengoan ere, Berritxutik pasako da, martxoaren 23an (astelehena) gaueko 22:30ak inguruan.

Euskararen jai hau ospatzeko, aurretik lana ere egin beharra dago. Euskara denona da eta denok darabilgu egunero; denon ardura da bere aldeko ekimena aurrera eramatea.

Hortaz, datorren martitzenean (otsailak 17) batzar zabal bat egingo da BIDEO GELAN, 18:00etan. Bertara, Ondarruko AEK-ko arduraduna etorriko da, Korrikaren nondik norakoak azaltzera. Berritxuko eragile eta talde guztiok zaudete gonbidatuta batzar honetara. Zuon parte hartzea ere garrantzitsua izango da, denon artean Berritxun Korrika koloretsua antolatuko dugu-eta.