ARRIAGA, BERRITXUKO ESKOLATIK URTEN DAN PELOTARI ONENETAKOA

Azken egunetan albiste izan da Ziortza-Bolibarko Andoni Arriaga pelotariaren erretiroa. Estatu Batuetan, Danian, record-ak lortu ditu Arriagak, eta hainbat txapelketa irabazi ere bai Estatu Batuetan eta Euskal Herrian. Aspaldiko urteetan egon den pelotari onenetakoa izan da. Gogoratu behar dugu Arriaga Berriatuko Zesta Eskolatik atera zela, eta Arriagak beti erakutsi duela esker hona zesta eskolekiko. Zorionak beraz Berriatuko Zesta Eskolari  horrelako pelotariak ateratzearren.

Hitzan albistea: http://lea-artibaietamutriku.hitza.eus/2015/01/15/andoni-etxaniz-arriaga-zestalaria-erretiratu-egin-da-21-urte-ondoren/

“Hiru Erregeen Mahaia”-n elkarrizketa: http://www.eitb.eus/eu/irratia/euskadi-irratia/programak/hiru-erregeen-mahaia/audioak/osoa/2857704/andoni-etxaniz-arriaga–zesta-punta-utzi-du–euskadi-irratia/

ARGAZKIAN: Arriaga (behean, eskumatik bigarrena), Berritxuko Zesta Eskolako beste pelotari batzuekin, tartean Etxabe anaiak (Jon eta Xabi), Mikel Balenziaga, Jon Arriola “Txus”, Aimar Aldazabal, Beñat Santiso, Igor “Susteta”, Mikel Plaza, “Satorra”, Jon Mugartegi “Txepetxa”, Gorka Bilbao “Bilka”, Beñat Markuerkiaga “Soro”,  Joseba “Garabatos”, Zorion Erkiaga “Berritxutxe”, Aritz Gorostola