Titan desert proiektu solidarioa

Ander Txakartegi Berritxuarrak apirilaren 27tik maiatzaren 2ra marruekosen egingo den Titan desert by Garmin lasterketan hartuko du parte. Mendiko bizikletarekin Marruekosen egiten den lasterketarik gogorrena da Titan desert by Garmin lasterketa. Azkar joateaz gain nabegazioa ere garrantzitsua delarik lasterketan. Taldekide bezala ALEX TXIKON mendizalea izango du beste 4 lagunen artean.

Proiektu honen zatirik garrantzitsuena PROIEKTU SOLIDARIOA dela da. 6000 eurotan baloratuta dagoen medikamentu sorta eramango dute, horretaz gain arropaz, jolasez, eta abarrez beteriko erremolke bat eramango dute bertako behardunentzat.

Guztia posible izateko hainbat ekintza antolatu dituzte, errifak, bertso afaria, bertso saioa,… guztioi parte hartzeko deia luzatuz.

Informazioa zabaltzeko Hitza, oizmenti telebista, eta abarren laguntza izango dute. Horretaz gain nahi duenak Twitter kontu bat ere badaukate eta bertan jarraitu ahalko da proiektu honen nondik norakoakĀ  @amatxtitan