gerra zibila berriatuan eta lekeitioko frontean liburuaren aurkezpena

Euskal Herriko Unibertsitateko argitalpen zerbitzuak eta Berriatuko udalak elkarlanean argitaratu dute Patxi Juaristi Larrinagak idatzi duen liburu hau. Urtarrilaren 9an burutuko da aurkezpen ekitaldia eta ondoren udaletxean ere ipiniko da salgai. Patxi Juaristik azken urteotan egindako lanaren emaitza da liburu hau, benetan interesgarria. Gehiago jakiteko, zatoz aurkezpen ekitaldira.