Maribel Aiertzak irabazi dau Oihenart Aforismoen IV. Lehiaketea

Bizkaien irakurria

Maribel Aiertzak irabazi dau Oihenart Aforismoen IV. Lehiaketea

Berriatuko Maribel Aiertzak eta Juan Ramon Alberdik jaso ditue UPV/EHUko Oihenart Aforismoen IV. Lehiaketako lehen eta bigarren sariak. Edurne Otamendi Garmendia Donostiako Udaleko Euskera Zerbitzu buruak emon deutsez sariak.

Saria jasokeran Maribel Aiertzak azaldu dau: Garrantzitsua da niretzat sari hau, aforismoakazko maitasuna barritzeko eta sendotzeko eta idazten jarraitzeko. Beti jarri izan dot atentzinoa laburrean emoten diran ‘kolpeetan’. Aforismoak niretzat horixe dira: pentsamendutik pentsamendura jaurtitako geziak. Pentsamenduari txilinbuelta ikusgarriak eta gogoangarriak eragitean datza sekretua. Nire ustez, aforismoak bestearen pentsamenduan ziztatzeko gai izan behar dau; hausnarketarako gaia jarri edo jolaserako bidea emon behar dau. Ezer ez eta dana da aforismoa, berba lerro edo paragrafo bakarrean dana egon ahal baita: saiakera, poema, ipuin zein nobela baten hazia edo ernamuina. Hori guztia da aforismoa eta horreek idaztea zein irakurtea buruari egin geunskion gimnasia ariketarik atsegingarri eta osasungarriena.