Erroak loran

Hitzan irakurria

‘ERROAK LORAN’ JAIAK EHUNKA BERRIATUAR BILDU DITU

Herritik herriarentzat egindako jaiak sekulako arrakasta eduki du; 300 lagunetik gora batu dira bazkaltzen

‘Erroak Loran’ jaiak herritartasuna bultzatzea zuen helburu. Eta halaxe izan da. Erantzuna sekulakoa izan da. Mendibarren frontoian egin dute berriatuarrek bazkaria, gaur [azaroak 29]. Frontoia bete-bete egin da eta herritarrak ondo baino hobeto antolatu dira bazkaria zerbitzatzeko eta nola ez, ondo pasatzeko.

Indar jana egin dute, ume, gazte zein nagusiek. Frontoia herriarekin zerikusia eduki duten elementuekin apaindu dute (zesta-puntako zestak, esaterako). Bazkalostean kantaldiaren eta erromeriaren txanda izan da.

Bidoa eta argazkiak