Azaroak 25 emakumeen kontrako indarkeriaren eguna

Eskolako orrian irakurria

AZAROAK 25 EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIAREN EGUNA

Azaroak 25a, emakumeen kontrako indarkeria ezabatzeko nazioarteko eguna izango da.
Aurtengo urtean ere, 54 emakume dira arazo honengatik hil dituztenak.
Bortizkeri hau zalatzeko eskolatik ondorengo ekintzak burutuko ditugu:
Etxeko lehioetan eskolan margoztu ditugun puntu moreak itsatsiko ditugu.
Baita 12:30 etan udaletxe aurrean batuko gara kopla batzuk abestu eta mural bat zintzilikatzeko.

Herritar guztiok gonbidatuta zaudete parte hartzera.

Eskolako lema ondorengoa izango da

“ELKAR ERRESPETATUZ EZ DUGU INOR JOKO”

1 (Errepikatzeko)

Azaroaren 25a

emakumeen kontrako

indarkeria ezabatzeko

eguna da denontzako

Elkarbizitzan egon daitezen

emakume zein gizona

eskubidetan berdintasuna

izango litzake ona

(Azaroaren 25a…)

Elkar errespetatuko dugu

ta ez dugu inor joko

gure artean duintasunez

bizi behar garelako

(Azaroaren 25a…)

Indarkeriaz oroitzen gara

data hau heldu ta gero,

baina gogoan izan dezagun

egunero-egunero.

(Azaroaren 25a…)

Doinua: Aita semeak