Berriatuko FT- Artibai

Hitzan irakurria

Berriatukok urrezko hiru puntu lortu ditu Artibairen aurkako derbian

bideoa

Bariku gauean Bizkaiko Lurraldeko lehen mailako eskualdeko derbia jokatu zuten Berriatukok eta Artibaik, Berriatuko Ibarra futbol zelaian. Etxeko taldeak irabazi zuen Markina-Xemeingoaren aurka; 2-1 amaitu zuten.

Denboraldian jokatutako bost partiduetan puntu gutxi lortu zituzten Lea-Artibaiko bi taldeek. Biek ala biek puntuak etxeratzea beharrezkoa zuten barikuan. Berriatuko sailkapen nagusiko 15. postuan zihoan 4 puntugaz. Artibai, ostera, 16. postuan, 3 puntugaz.

Partiduaren lehen zatiko lehen minutuan izan zen partiduko lehen gol aukera. Artibai futbol taldeko Gorka Ansolak Berriatuko areara hurbiltzea lortu zuen, baina baloia kanpora bota zuen. Partiduaren lehen zatian, nahiko berdinduta ibili ziren talde bata zein bestea. Lehen zatia golik gabe amaitu zen.

Atsedenaldiaren ostean, bigarren zatia hasi eta minutu gutxira, Artibai taldeko Unai Lirez kanporatu zuen epaileak; partiduko bigarren txartel horia aterata. Kanporaketak penaltia eragin zuen, eta Berriatuko Unai Jauregik lehen gola sartu zuen partiduko 47. minutuan.

Momentu hartatik aurrera, Artibai taldeak derbiari bat gutxiagorekin ekin zion. Hala ere, nahiko ondo eutsi zion Berriatuko hamaikakoari. 58. minutuan Artibai taldeko Ricardo Escobarrek berdinketa lortu zuen.

Berriatuko jokalariek jokaldi arriskutsuren bat edo beste egin zituzten, eta 71. minutuan erasoko jokaldian Andoni Azkaratek berriatuarren bigarren gola sartu zuen Artibaiko atean.

Azkenenan, hiru puntuan etxean geratu ziren, eta Berriatuko sailkapen nagusiko taulan 12. postuan da. Artibai, 16. postu berdinean geratu da Ibarratik esku hutsik bueltatu ostean.