LeArtiBai Euskarari Etb2 eta Radio euskadin euskaraz

Lea Artibai eta Urola kostako Bai euskarari taldeak Eitbko ordezkariekin bildu ziren Urriak 13an eta eskualdeko herritarrak Etb2 edo radio euskadin azaltzen direnean erdaraz egitea ez esakatzeko eskatu eben. Eitbk ontzat emon dau eta aurrerantzean natural-natural euskeraz egiteko aukera egongo da medio hauetan.

Adibide moduan Gaizka Garitano Eibarko entrenatzaileak euskaraz hitzegiten du Etb2-an azpitituluekin, Andoni Egañak Urriak 19an berrian aipatu bezala:

Udazkena heldu da, eta Kirmen Uriberen liburuaren izenburua Bitartean heldu eskutik ez letorke gaizki malenkoniaren, bertan triste baina bertan-goxo, tentazio horri aurre egiteko. Lea-Artibai eta Urola Kosta eskualdeetako hainbat eta hainbat kultur-eragile, sortzaile, kirolariren… izenean joan gara bost-sei lagun aste honetan ETBra eskakizun zehatza egitera. Gure eskualdeak euskararen arnasgune direnez, kamera eta mikroekin datozenean ez dezatela inor gazteleraz egitera xaxatu edo behartu. Euskaraz bizi garen tokietan ETBk horren isla erakutsi behar luke eta pertsona erreferentzialak zein herritar xeheak berezkoa duten hizkuntzan azaldu, grabazioa ETB 2rako ere badenean azpi-tituluen laguntzaz. Bestela, euskararen normalizaziorako sortu zen tresna bera, euskararen egoera desitxuratzen etaanormalizatzen ari da. Azken boladan sumatu ahal izan ditugu udaberri izpiren batzuk. Gaizka Garitano, Eibar futbol-taldeko entrenatzailea, euskaraz entzun ahal izan dugu ETB2an, azpi-tituluak jarrita. Bitarterako, egonean ez egoteko, ez dago batere gaizki. Ongi etxea. Eta bikain Gaizka.

Eskariaren sinatzaileak:

  • Jon Ansotegi (futbolaria)
  • Eñaut Zubikarai (futbolaria)
  • Iñigo Martinez (futbolaria)
  • Jagoba Arrasate (futbol entrenatzailea)
  • Kepa Arrizabalaga (futbolaria)
  • Xabier Iruretagoiena (futbolaria)
  • Mikel Abaroa (futbolaria)
  • Alain Gandiaga (Eibarko prestatzaile fisikoa)
  • Jokin Gijarro (kirol prestatzailea)
  • Jon Azkue (eskubaloi jokalaria)
  • Manex Elola (eskubaloi jokalaria)
  • Andoni Aretxabaleta (pilotaria)
  • Katxin Uriarte (pilotari ohia)
  • Felix Espilla (pilotari ohia)
  • Aitor Irusta “Okiz” (pilotaria)
  • Kepa Kastillo (pilotaria)
  • Andoni Malaxetxebarria (pilotaria)
  • Aimar Aldazabal (pilotaria)
  • Jon Zabala (pilotaria)
  • Jokin Arbe (pilotaria)
  • Izaro Arbe (pilotaria)
  • Mikel Arregi “Ertxin” (Gipuzkoako Pilota Federazioko presidentea)
  • Arritxu Iribar (kirol esataria)
  • Nadeth Agirre (patroia)
  • Nagore Osoro (patroia)
  • Iñaki Goikoetxea (patroia)
  • Igor Agirregomezkorta (arraunlaria)
  • Iñigo Mujika (arraunlaria)
  • Mikel Portularrume (arraunlaria)
  • Alain Kolunga (arraunlaria)
  • Anjel Etxaniz (Telmo Deun arraun elkarteko lehendakaria)
  • Antxon Alberdi (Zumaiako Kirol Patronatuko kudeatzailea)
  • Amets Txurruka (txirrindularia)
  • Oskar Malaxetxebarria (txirrindularia)
  • Josu Angoitia (txirrindularia)
  • Txomin Juaristi (txirrindularia)
  • Nahia Quincoces (eskiatzailea)
  • Orkatz Beitia (korrikalaria)
  • Joseba Plaza (korrikalaria)
  • Ibon Oregi (triatleta)
  • Gorka Antxustegi (pilotua)
  • Xabat Urresti (pilotua)
  • Ibon Uskola (dantzaria)
  • Jone Osa (dantzaria)
  • Pako Aristi (idazlea)
  • Kirmen Uribe (idazlea)
  • Miren Agur Meabe (idazlea)
  • Leire Bilbao (idazlea)
  • Yolanda Arrieta (idazlea)
  • Mikel Etxaburu (idazlea)
  • Aitor Zuberogoitia (idazlea)
  • J.M. Urteaga (idazlea)
  • Imanol Azkue (idazlea)
  • Josu Waliño (idazlea)
  • Ander Lipus (aktorea)
  • Ana Elordi (aktorea)
  • Fede Badiola (aktorea)
  • Ugaitz Alegria (aktorea)
  • Miren Gojenola (aktorea)
  • Andoni Egaña (bertsolaria)
  • Jon Maia (bertsolaria)
  • Sebastian Lizaso (bertsolaria)
  • Beñat Lizaso (bertsolaria)
  • Jokin Uranga (bertsolaria)
  • Imanol Lazkano (bertsolaria)
  • Jose Luis Gorrotxategi (bertsolaria)
  • Gregorio Larrañaga “Mañukorta” (bertsolaria)
  • Iratxe Ibarra (bertsolaria)
  • Gorka Ostolaza (bertsolaria)
  • Joseba Artza (bertsolaria)
  • Xabier Azpillaga (bertsolaria)
  • Haritz Etxeberria (bertsolaria)
  • Leire Ostolaza (bertsolaria)
  • Eneritz Arzallus (bertsolaria)
  • Eneritz Artetxe (bertsolaria)
  • Nekane Zinkunegi (bertsolaria)
  • Jon Gurrutxaga (bertsolaria)
  • Xabat Galletebeitia (bertsolaria)
  • Nerea Ibarzabal (bertsolaria)
  • Eneko Arrate (bertsolaria)
  • Lander Ibarluzea “Aitxulua” (bertsolaria)
  • Joanito Dorronsoro (bertso eskolako kidea)
  • Markel Peñalba (bertso eskolako kidea)
  • Maddi Gallastegi (bertso eskolako kidea)
  • Anari Alberdi (musikaria)
  • Asier Gozategi (musikaria)
  • KEU (musikaria)
  • Jabier Ituarte (musikaria)
  • Asier Ituarte (musikaria)
  • Kemen Lertxundi (musikaria)
  • Ibon Manterola (musika bandako kidea)
  • Patxi Juaristi (soziologoa)
  • Jon Artano (kazetaria)
  • Xabier Euzkitze (kazetaria)
  • Laxaro Azkune (kazetaria)
  • Aitor Abaroa (kazetaria)
  • Axier Lopez (kazetaria)
  • Saioa Lopez (irrati eta telebistako kolaboratzailea)
  • Juanjo Elordi (zine zuzendaria)
  • Eneko Dorronsoro (dokumentalgilea)
  • Jose Pablo Arriaga (eskultorea)
  • Mikel Lertxundi (eskultorea)
  • Jose Angel Uberuaga “Ube” (eskultorea)
  • Ander Hormazuri Alkiza (margolaria)
  • Marieli Ituarte (irakaslea)
  • Aiert Goenaga (kultur eragilea)
  • Nerea Gartzia (Irrien lagunak-eko kidea)
  • Nerea Mendizabal (psikopedagogoa)
  • Asier Etxaniz Eizagirre (ingurumen hezitzailea)
  • Xabier Azkue (Baleike kultur elkarteko lehendakaria)
  • Gorka Zabaleta (Baleikeko zuzendaria)
  • Miriam Romatet (kultura teknikaria)
  • Ismael Manterola (ZIIZ Industria-ondarearen zentroko kidea)
  • Oihana Artetxe (ZIIZ Industria-ondarearen zentroko kidea)
  • Pedro Etxabe (ZIIZ Industria-ondarearen zentroko kidea)
  • Lekeitioko Udala
  • Ondarroako Udala
  • Markina-Xemeingo Udala
  • Berriatuko Udala
  • Aulestiko Udala
  • Gizaburuagako Udala
  • Amorotoko Udala
  • Munitibarko Udala
  • Mendexako Udala
  • Etxebarriako Udala
  • Ispasterko Udala
  • Zarauzko Udala
  • Zestoako Udala
  • Beizamako Udala
  • Azpeitiko Udala
  • Zumaiako Udala
  • Getariako Udala
  • Orioko Udala