Berriatuko 28. Desanexio Txapelketa IV. Luis Bilbao Memoriala

Hitzan irakurria

54 pilotarik jokatuko dute aurten Berriatuko 28. Desanexio Txapelketa IV. Luis Bilbao Memoriala

Kadete, gazte, nagusi eta 22 azpikoen mailetako 27 bikotek jokatuko dute aurten Berriatuko 28. Desanexio Txapelketa, IV. Luis Bilbao Memoriala. Joan den astean hasi ziren jokoan Berriatuko, Markina-Xemeingo, Gernika-Lumoko eta Mutrikuko 54 pilotariak, eta azaroaren 22ko finalera arte desanesioko txapela lortzeko lehian ariko dira.

Nagusien mailako zortzi bikotek hartuko dute parte aurtengo norgehiagokan. Lau bikotez osatutako bi taldeetan banatuta jokatuko dute hasteko, denek denen kontra. Talde bakoitzeko lehen biek lortuko dute, gero, finalaurrekoetarako pasea.

Sistema berdina erabiliko dute bai eta gazte mailan eta 22 azpikoetan ere. Gazte mailan, hiru bikoteko bi talde osatu dituzte, eta 22 azpikoetan, berriz, lau bikotekoak izango dira taldeak.

Kadete mailan, bost bikote dabiltza jokoan, eta denek denen kontra ibiliko dira. Lehenengo gelditzen diren bikote biak finalerako txartela aterako dute.

Astero-astero jokatuko dira txapelketako partiduak Berriatuko frontoian.Finalaurrekoak azaroaren 14, 15 eta 16 asteburuan izango dira.