Ur saneamentua

Hitzan irakurria

Berriatuko ur saneamendu sarea berritzeko lanekin ari dira Urepel iturriaren inguruan

Osasunbideko plan orokorraren baitan, Berriatua eta Ondarroa arteko kolektorearen eraikuntzaren bigarren fasea egin dabiltza.

Urepel iturriaren inguruan ari dira orain. Izan ere, handik Aitxe Kutz aurreko iturrira ura heltzeko hodi barriak ipini zituzten. Baina, desnibelen ondorioz, instalazioek airea hartzen dutenez, batzuetan iturriak ez du urik botatzen. Horregatik, arazo hori konpontzeko lanetan dabiltza.

Bilbao Bizkaia ur patzuergoaren, Uraren Euskal Agentziaren eta Bizkaiko Foru AldundiarenĀ  arteko hitzarmenaren barneko lanak dira, eta 6.300.000 euro inguruko aurrekontua dute. Udaberrian ekin zieten lanei, eta bi urteko epea aurreikusita dutenez, 2016ko erdialdera amaitzea espero dute.

Hala, Errenteritik herriguneraino joango da kolektore nagusia, eta handik Galtzarango araztegira garraiatuko ditu ur zikinak sareak. Herrigunean ere, hainbat egokitzapen egingo dituzte sarean.