Zainduz programa

Hitzan irakurria

Zainduz programa martxan da

Urrian hasi eta apirilera bitartean, Zainduz programaren hitzaldi eta ikastaroak egingo dituzte Lea-Artibaiko hamar udalerritan. Helburua da zaintza afektiboa eta gertukoa eskaintzea. Eta horregaz batera, asmoa da mendetasunen bat dutenak beren etxeetan geratzea, haien bizi kalitatea hobetzeko.

Hala, autonomia pertsonala sustatzeko jarduerak egingo dituzte. Menpekotasuna duten herritarren zaintzaileentzako laguntza psikosozialarekin familiaren baitako menpekotasunean ipiniko dute arreta.

Horretarako Zainduz programak lau ildo estrategiko lantzen ditu: autonomia pertsonala sustatzea, gizartea mendetasunaren eta zaintzaren inguruan informatzea eta sentsibilizatzea, mendetasuna dutenen zaintzaileei zuzendutako prestakuntza eta informazio zerbitzuak eskaintzea eta zaintzaileentzako taldeko eta banakako laguntza psikologikoa emateko zerbitzuak eta autolaguntzarako taldeak sortzea.

Oraindik ekitaldi batzuen datak edota ordutegiak zehaztu barik daude, baina, aurrerantzean udalerrietako Gizarte Zerbitzuetan edo www.lea-artibai.orgwebgunean jaso ahalko da informazioa.

Egitaraua herriz herri:

AMOROTO
Autonomiaren sustapena. Nagusientzako burua martxan tailerra.
Sentsibilizazioa. Zahartze aktiboa bultzatzeko hitzaldia.

BERRIATUA
Familia zaintzaileentzako prestakuntza. Resilientziaren inguruko ikastaroa.

ETXEBARRI
Sentsibilizazioa. Zahartze aktiboa bultzatzeko hitzaldia.
Familia zaintzaileentzako prestakuntza. Zine zikloa zaintzaren inguruan.

GIZABURUAGA
Sentsibilizazioa. Zahartze aktiboa bultzatzeko hitzaldia.

ISPASTER
Familia zaintzaileentzako prestakuntza. Doluaren inguruko tailerra.

LEKEITIO
Familia zaintzaileentzako prestakuntza. Norbere zaintza tailerra. Urriak 30, azaroak 6, 13, 20 eta 27 eta abenduak 4. 17:00etatik 19:00etara.
Familia zaintzaileentzako prestakuntza. Memorian entrenamendua familia zaintzaileentzako.

MARKINA-XEMEIN
Familia zaintzaileei laguntza psikologikoa. Laguntza psikologiko taldeak. Azaroak 10 eta 24, abenduak 15 eta 22, urtarrilak 12 eta 26, otsailak 9 eta 23, martxoak 9 eta 23 eta apirilak 13 eta 27.  17:00etatik 19:00etara.

MENDEXA
Sentsibilizazioa. Zahartze aktiboa bultzatzeko hitzaldia.

ONDARROA
Familia zaintzaileei laguntza psikologikoa. Launtza psikologiko taldeak. Urriak 16 eta 30, azaroak 13 eta 27, abenduak 11 eta 18.17:00etatik 19:00etara.
Familia zaintzaileei laguntza psikologikoa. Biodanza familia zaintzaileentzat. Azaroak 4, 11, 18 eta 25, abenduak 2, 9 eta 16 eta urtarrilak 13 eta 20. 16:30etatik 18:30etara.

ZIORTZA-BOLIBAR
Sentsibilizazioa. Zahartze aktiboa bultzatzeko hitzaldia.