Kontratazioak egiteko diru laguntza

Hitzan irakurria

Kontratazioak egiteko laguntza, Lea-Artibaiko enpresentzat

Urte honetan zehar edo abenduaren 1a baino lehen gutxienez sei hilabeteko epealdirako pertsonaren bat kontratatu duten Lea-Artibaiko enpresak diruz lagunduko dituzte Leartibai Garapen Agentziak eta Lanbidek. Eskualdeko Enplegu Planaren eta Tokiko Ekintzak izeneko programaren bidez zortzi kontratazio diruz lagundu nahi dituzte.

Laguntza jaso ahal izateko irizpide batzuk bete beharko dituzte enpresek: Kontratazioa egin aurreko unean Lanbiden (Euskal Enplegu Zerbitzua) izena emanda eta langabezian dauden pertsonei zuzendutako kontratuak izan behar dira, kontratatutako pertsona ez da enpresaren arduradunaren familiakoa izan behar eta kontratazioaren datan Lea-Artibaiko herriren batean erroldatuta egon behar da, eta kontratazioak enpresaren langile kopuruan igoera suposatu behar du.

Laguntzak
Jardunaldi erdiko kontratazioetan dirulaguntza 3.000 eurokoa izango da eta jardunaldi osoen kasuan 5.172,87 eurokoa.

Dirulaguntzaren inguruko informazio guztia eta eskaera orriak www.leartibai.comwebgunean aurkitu daitezke, eta zalantzarik izanez gero, 94 616 90 88 telefonora deitu edo nurrutibeaskoa@leartibai.com helbidearen bitartez jarri daiteke harremanetan Leartibai Garapen Agentziagaz.

Guztira, dirulaguntzaren zenbatekoa 39.210,09 €-koa izango da. Eskariak egiteko epea urriaren 31n bukatuko da.