Ondarearen Europako Jardunaldiak 2014

Urtero legez, urrian zehar Ondarearen Europako Jardunaldiak burutzen ari dira Bizkaiko hainbat herritan. Aurten, Berriatuan, Lekoia Bekoa baserria bisitatuko da urriaren 18an, Alberto Santana adituaren laguntzaz. Dagoeneko hainbat lagunek izena eman du eta 18an egingo diren txanda biak beteta daude. Hau dela eta azaroaren 15ean herritarrentzat beste bisita bat antolatuko da. Ez ahaztu aurrez izena emon behar dela udaletxera deituta edo udala@berriatua.org helbidera korreo bat bidalita.

OEJ 2014 Lekoia Bekoa