Garabide Elkartearekin Hitzarmena

Berriatuko udalak Garabide elkartearekin hitzarmena sinatu du jatorrizko hizkuntzen biziberritzean lanean jarraitu dezan. Urtebeteko iraupena izango du hitzarmen honek eta udalak 300 €-ko dirulaguntza emango dio Garabide Elkarteari.
Berriatuarekin, 7 dira (Zarautz, Ondarroa, Usurbil, Orio, Oiartzun, Otxandio eta Berriatua) Garabiderekin hizkuntza lankidetza hitzarmena sinatu duten UEMAko udalerriak.

Informazio gehiago: http://www.garabide.eus/