Berriatuko Hezkuntza Plataformak herritarrei eskerrak eman nahi izan dizkie

Hitzan irakurria

LOMCE legearen aurka 400 sinadura lortu dituzte Berriatuan eta bide beretik, Berriatuko Udalak “LOMCE legerik gabeko” herri mozioa onartu du. Lorpen horiengatik, plataformak herritarrei eskerrak eman nahi izan dizkie. Dena dela, sinadura bilketa egin izana eta mozioa onartzea ez direla nahikoak diote plataformako kideek. “Hau ez da bukatu eta gure hezkuntza propioaren alde aurrera jarraitu behar dugu”.