Antxon eta Lekue, munduko txapeldun

Mexikon, Toluca hiriko Zinacatepecen, Euskal Pelotako XVII. Munduko Txapelketa jokatu da. Espezialitate guztietako partiduak jokatu dituzte munduan dauden afizionatu mailako pelotari onenek.

Zesta-puntari dagokionez, Berriatuko zesta-eskolako ANTXON ALBERDI bertan izan da, baita ROBERTO LEKUE irakaslea ere, entrenatzaile eta hautatzaile moduan. Barandika eta Lekerika gernikarrekin eta Suso gasteiztarrarekin batera, urrezko domina lortu dute. Espainiako selekzioarekin jokatu behar izan dute, eta finala Frantziaren kontra izan da. 15-13 eta 15-11 izan da azken emaitza. Frantziako selekzioarekin Alberro, Belly, Amatie eta Inza izan dira.

Hirugarren lekuan Mexiko geratu da, eta podiumetik kanpo geratu dira Kuba eta Estatu Batuak.

Espezialitate denak kontuan hartuta, Mexiko izan da selekziorik onena, urrezko 6 domina lortuta.

ZORIONAK BERRITXUKO ZESTA-ESKOLAKO LEKUE ETA ANTXONI!