Milloiko jaiak

Hitzan irakurria

32 herritarrek parte hartu dute gaur Berriatuko Milloi auzoko txapel jaurtiketa lehiaketan

Nagusiak 28 izan dira eta 4 umeak. Nagusien artean Unai Egia izan da garailea eta umeetan Ortzi Aldazabal. Asteburua ekintzaz bete-beteta eduki eta gero, gaur, San Antolin egunean, Berriatuko Milloi auzoko herritarrek urteroko ohiturei eutsi nahi izen diote. Horrela, goizean meza entzun ostean, XI. Txapel Jaurtiketa lehiaketa egin dute.

Bero handiagaz, herritarrak, txapela eskuetan hartuta, gogotik saiatu dira txapelketan. Parte hartzaile bakoitzak euro bana ordaindu du txapelketa parte hartu ahal izateko. Eta bakoitzak bina jaurtiketa egin ahal izan ditu. Aurkarien marka gainditu nahian, “ezetz ondu” esaten zion batak besteari.

Giro onean egin da lehiaketa. Ostean, auzotarrak bazkaria egin dute eta ostean karta jokoan aritu dira.

Gaurko ekintzekin, Berriatuko Milloi auzoko bizilagunek jaiak datorren urtera arte agurtu dituzte.

Argazkiak