Hiri antolaketa plan orokorra

Pasa den uztailaren 29an Berriatuko Hiri Antolaketarako Plan Orokorrari hasierako onarpena eman zitzaion osoko bilkuran. Orain jendaurrean erakusgarri ipiniko da Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik bi hilabeteko epean. Epe honetan interesatuek dokumentua aztertu eta alegazioak aurkezteko aukera izango dute.
Dokumentuaren laburpena udaleko web guneko iragarki taulan dago ikusgai. Momentuz hasierako onarpenerako dokumentua denez, bakarrik gaztelaniaz dago.