Ibon Aldazabal Hossegorren txapeldun

Ibon Aldazabalek Hossegor-eko Master Series txapelketa irabazi du, finalean, Egigunen-ekin batera, Julien Moresmau eta Gotzon Enbilen kontra jokatu ondoren. Jende asko batu da Hossegorreko pelotalekuan partidua ikusteko. Set formatoan jokatu da txapelketa, eta finalean, 15-7 eta 15-7 nagusitu dira Egiguren eta Enbil.Ibon Finalera heltzeko, Treku eta Txasiori irabazi behar izan diote aurretik. Uda osoan bezala, txapelketa honetan ere joko maila ona erakutsi du. Enbil-i aste honetan bigarrenez irabazi dio Ibon-ek. Izan ere, Donibane Garaziko finalerdian ere, Aldazabal nagusitu zen. Olha-rekin bikotea osatuz, 15-12 eta 15-9 irabazi diote Cavier eta Enbili. Txapelketa honetako finalean ere izango da beraz berritxuarra.

Hurrengo egunetan, Donostia, Hossegor, Hondarribia, Donibane Garazin jokatuko du, eta Bilbon beharbada.
txibonhossegor