Madalenako jaiak

Hitzan irakurria

Argazkiak

Berriatuko Madalena auzoan bariku iluntzeko bolandera eta kanpai hotsek eman zien hasiera Madalen jaiei. Karta jokuekin hasi zuten hurrengo eguna, eta eguraldi txarra zela eta, arratsalderako pentsatuta zituzten umeen jolasak ezin izan zituzten egin. Halan eta guzti ere, zapatu iluntzean ez zen jokorik falta auzoan. “Herriko kuadrilla bat ezkon aurreko jaia egitera etorri da, eta sekulako giroa ipini dute. Sokatira, aulki jokoa… betiko jolas piloa egin dituzte”, azaldu zuten auzotarrek.

Domekan meza ostean, trikitilariak, bertsoak eta dantzak egon ziren, eta arratsaldean, aldiz, herri kirolak. Harrijasotzaile eta aizkora saioaren ostean,Mendaroko neskak Orioko Moxtaken aurkako emakumee desafioa ikusten hainbeste jende batu zen. “2 metroko aldeagatik”, Oriotarrek irabazi zuten norgehiagoka. Domeka iluntzeko kintopeko idi proben ostean, karretilaren eta afariaren zozketa egin zen. Lehen saria 1431 zenbakiarentzat, eta bigarren saria 1243 zenbakiarentzat izan dira. Ordezko zenbakiak 2386 eta 2986 atera ziren, hurrenez hurren. Jaiak gaur amaituko dira, madalen egun handiagaz. 12:00etan, meza nagusia egingo dute, eta ostean, auzoko trikitilariek emanaldia egongo da. 14:00etan, auzotarren bazkariagaz agur esango die aurtengo madalenei.