Hiri antolaketako plan orokorra

Datorren astearteko udalbatzan hiri antolaketako plan orokorraren hasierako onarpena egingo da. Erdu S.L. empresa pasa den legealdian hasi zen plan hau idazten eta azken urteotan jasotako irizpideak jarraituz idatzi du. Hasieran onetsitako agiriak jendaurrean jarriko dira bi hilabetez; horretarako, iragarkiak argitaratuko dira «Bizkaiko Aldizkari Ofizialean», Udaletxeko ediktuen taulan eta lurralde historiko honetan zabalkunderik gehien duen egunkarietako batean; hala, nahi duenak espedientea aztertu ahalko du, denbora tarte horretan egokitzat jotako alegazio oro aurkezteko. Dokumentazioa eskuragarri jarriko da udal web orrian (www.berriatua.org).