Txile plazaren inagurazioa

Hitzan irakurria

Txile plazaren inaugurazioan elkartu dira berriatuarrak

Domekan herritar asko batu zen plazan eta jai giroan egin zuten inaugurazio ekitaldia. Txileko eta Berriatuako ereserkiak kantatuz hasi zuten inaugurazioa. Elizako abesbatzak kantatu zuen Tarine musika eskolako ikasleen musikak lagunduta. Ondoren, aurreskua dantzatu zuten bertaratutako denei ondo etorria emanez. Jarraian zinta moztu eta plazaren izena zehazten duen plaka bistaratu zuten Imanol Mugartegi alkateak eta berriatuar eta txiletar banak.

Ostean Iñigo eta Joseba Gojenolaren bertsoek gozatu zituzten herritarren belarriak. Eta gero udalerriko Sarats dantza taldekoen eta Txileko dantzen emanaldiak egin zituzten. Ekitaldi amaieran txiletarren jendeaurreko aurkezpena egin zuten, eta denek batera Agur Jaunak abestu zuten.