Mikel Lertxundiren erakusketa Alemanian

Uztailaren 4an erakusketa berri bat inauguratu du Lertxundik Alemaniako Stuttgart hirian, Friedrichstr 23b kaleko Adriana Schmidt arte galerian.

Hogei bat eskultura eta marrazki jarri ditu bertan ikusgai, abuztuaren 31ra arte.

Lehenago ere erakutsi izan ditu bere artelanak Alemaniako Pforzheim, Karlsruhe, Kolonia eta Stuttgart hirietan, batez ere banakako erakusketetan. 1998 urtean taldeko erakusketa batean ere parte hartu zuen, Stuttgarten bertan, Eduardo Chillida, Susana Solano, Pablo Palazuelo eta Jaume Plensa artista entzutetsuekin.

Bere arte ibilbidean hainbat erakusketa eta nazio arteko arte azokatan parte hartu izan du Lertxundik Stuttgarteko Adriana Schmidt galeriarekin: Caracasko FIA 99n, Madrileko ARCO 99, ARCO 00  eta ARCO 2002an, Miamiko ART MIAMI 02an eta Seuleko KIAF 08an.

Catalogo M. Lertxundi