Hondartzarako autobusa

Udaletxeko web orritik

Azken urteotan legez, aurten be uztailean zehar Karraspio hondartzara joateko autobus zerbitzua ipini dau udalak, uztailean zehar astelenetik barikura. Joateko arratsaldeko 15:00etan urtengo dau autobus geltokitik eta bueltarako arratsaldeko 19:00etan irtengo dau Karraspiotik. Joan etorria egiteko txartela 2 €uro ordaindu beharko da autobusean bertan. Eguraldi txarra iragarrita dagoenean ez da autobus zerbitzurik egongo. Jai egunetan ere ez da egongo autobusik. Horretarako aste hasieran autobus geltokian eta web gune honetan ipiniko da kartela esanaz asteko zein egunetan egongo dan autobus zerbitzua.

Horrela ba, aparkatzeko arazoak alde batera itxi eta aprobetxau uztailean zehar eguraldi ona dagoenean hondartzara joateko.