Ibon Aldazabal Mexikon

Ibon Aldazabal berritxuarra Mexikon ari da Master Series txapelketa jokatzen. “Jai Alai World Tour” izeneko zirkuituko lehenengo proba da Mexiko Hirian egun hauetan jokatzen ari direna. Ibon-ek Egiguren donostiarra dauka aurrelari moduan. Beste bikoteak, Moresmau-Enbil, Olha-Txasio eta Inclan-Valdes dira, azken hauek, mexikarrak.
Mexikon afizio handia dago, zale asko batzen da frontoietan, eta azken urteetan berriro profesionalen txapelketak antolatzen hasi dira, bai hiriburuan, eta baita Acapulcon ere.

Urte guztia Danian egin ostean, Mexikon Master Series-a jokatu eta uztailaren hasierarako etxera bueltan dator Ibon Adlazabal. Euskal Herriko udako zesta denboraldia jokatzera etorriko da. Bi hilabete egingo ditu Iparraldeko eta Hegoaldeko frontoietako udako txapelketak jokatzen, uztaila eta abuztua.