Maiatzeko udalbatza

Ekainak 2, astelehenean, iluntzeko 19:30 udaletxeko areto nagusian

Aztergaiak:

1.- Aurreko bilkurako akta irakurri eta onartzea.

2.- Alkateak hartutako erabakien berri ematea.

3.- Maiatzeko gastuen zerrenda onartzea, egoki bada.

4.- Aurrekontuen gauzatzeari buruzko informazioa eta Diruzaintzaren mugimenduei eta egoerei buruzkoa Udalbatzari ematea (2014ko lehen hiruhilekoa).

5.- Berriatuko Udalaren 2014-2015eko Plan ekonomiko finantzarioa onartzea, egoki bada.

6.- Berriatuko argiztapen publikoan energia-eraginkortasuna deritzon proiektuko lanak kontratatzeko espedientea onartzea, egoki bada.

7.- Berriatuko ondarea izeneko beka sortzeko proposamena onartzea, egoki bada.

8.- Eskaerak eta idatzi ezberdinak: XXXX XXXX XXXX-ek Berriatuko Udalaren aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa dela eta, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren jakinarazpena.

9.- Galdera – eskakizunak.