Anbulatorio berria

BERRIATUKO ANBULATORIO BERRIA (Erribera kalea, 39)

Azken urteotan burutu den obra honek, ziur gaude Berriatuko herritarrei osasun arloan zerbitzua egokiago ematen lagunduko duela, eraikin aldetik hobekuntza nabarmena baita. Eraikin berezia da, gaineko aldea belar artifizialez egina eta oinezkoentzako erabilgarria dena. Material modernoez egindako fatxada aireztatua du, hotz beroa era egokian zaintzen duena.

Eraikin berdinean, udalarentzako gelditu den lokala ere atera da, 38 m² ingurukoa. Lokal honen erabilpenari buruz esan beharra dago turismoari begira Berriatuko eta eskualdeko informazio bulego bezala egokitu nahi dela. Honez gain, Lea-Artibai Landa Garapen Elkartearekin eta Oiz Egin plataformarekin elkarlanean, eskualdeko produktuen salmenta puntua ere egokitzeko asmoa dago lokal honetan.

Eraikuntza lanak luze joan badira ere, heldu da ateak zabaltzeko unea, eta guzti hau ez genuen lortuko eraikin honen kostua finantzatzeko laguntzarik izan ez bagenu. Beraz, eskerrak ematen dizkiogu Eusko Jaurlaritzari bere programa ezberdinen bitartez eman digun laguntzagatik.

Hona hemen obraren diru kontuen laburpena:

ERAIKINAREN KOSTUA ETA FINANTZIAZIOA:

KOSTUAK:
OBRA OSOTASUNEAN 455.351,56
OBRA ZUZENDARITZA 26.769,32
EKIPAMENDUA 30.433,21
KOSTUAK GUZTIRA 512.554,09

FINANTZIAZIOA:
OSAKIDETZA 158.853,69
Eusko Jaurlaritza (ITSAPEN programa 2012) 89.462,56
Eusko Jaurlaritza (EREIN programa 2012) 140.033,14
Berriatuko Udalak 124.204,70
APORTAZIOAK GUZTIRA 512.554,09