Olioaren birziklapena

Hitzan irakurria

Amankomunazgoak etxeko olioa birziklatzera animatu ditu eskualdeko gazteenak

Lea-Artibai Amankomunazgoak Laranjarekin bat egin kontzientziazio kanpaina martxan jarri du, asteon, eskualdeko ikastetxeetan. Hitzaldi didaktikoen bidez, olioa birzikaltzen jarri nahi dituzte etxeko gazteenak.

Amoroto, Berriatua, Etxebarria, Ispaster, Lekeitio, Markina-Xemein eta Ondarroako ikastetxeetan dihardute egunotan, LH 4, 5 eta 6. mailako ikasleen artean hitzaldi didaktikoak ematen. «Edukia birziklapenaren oinarrizko kontzeptuak era interaktibo eta burutsu batean transmititzeko diseinatuta egongo da, galdera, joko eta gag batzuen bidez umeen arreta jaso eta mezu etxeetara eramateko. Horrela, zeharka, hondakin honen birzikpenean parte-hartzea lortuko genuke», adierazi dute Lea-Artibai Amankomunazgoan.

Amankomunazgoak enpresa bat sortuta dauka, Rafrinor, erabilitako landare olioa kudeatzeko. Rafrinor da, hain zuzen ere, aste honetan ikastetxerik ikastetxe hitzaldiak ematen diharduena.