Udalekuak 2014

Bizkaia.net-en irakurria

FORU ALDUNDIAK “UDALEKUAK 2014” AURKEZTU DU

• Bizkaiko Foru Aldundiak UDALEKUAK 2014 udako kolonien kanpainaren edizio berri bat antolatu du, Araba eta Gipuzkoako aldundiekin batera.

• Aurten ere, aisialdi eta astialdirako zenbait proposamen eskaintzen ditu programak, batetik, umeak naturan beste ume batzuekin jolastea sustatzeko, bestetik, neska eta mutil bizkaitarrei oporraldietan gozatzeko aukera emateko eta, azkenik, euskara hobetzeko kanpainan parte hartuko haurren bizitzaren arlo guztietan erabiltzeko komunikazio-bide gisa.

Bizkaiko Foru Aldundiko Kirolen eta Gazteriaren zuzendari Maitane Leizaola Bizkai, Gipuzkoa eta Arabako aldundiek batera antolatu duten aurkezpen-ekitaldian izan da, Donostian, non jakitera eman diren Udalekuak 2014 programaren aurtengo edizioaren berritasunak zein proposamenak.

Bizkaiko Aldundiak eskaintzen dituen udako kolonietan, Bizkaiko Lurralde Historikoko 1.660 umek parte ahal izango dute. Lekuak, berriz, zuzenean esleituko ditu foru erakundeak, notario aurreko zozketa bidez, eta leku guztien % 5 erreserbatuko dira desgaitasuna duten umeak gizarteratzeko, kolektibo horri laguntzen dioten entitateekin koordinatuta.

“Udalekuak 2014” kanpainan, 7 eguneko egonaldiak antolatu dira, 7 eta 8 urteko neska-mutilentzat; 9-13 urte bitartekoentzat, berriz, 7 eta 10 eguneko egonaldiak izango dira. Txandak 2014ko uztailaren 1ean hasi eta abuztuaren 14an amaituko dira, egun horiek biak barne. Lekuak bi hizkuntza-eredutan eskainiko dira, hain zuzen, elebidunean eta euskaraz. Ildo horretan, komeni da, hizkuntza-eredua aukeratzeko orduan, programan inskribatutako umearen hizkuntza-errealitateari ahalik eta gehien doitzea.

Udalekuak 2014 programaren tarifei dagokienez:

         7 eguneko txanda: 118 €

         10 eguneko txanda: 172 €

2014ko instalazioak

 

ARABA

Barria

Valderejo

Zuhatza

 

 

 

 

 

 

 

BIZKAIA

Bizkaia-Athletic

Gorliz

Zugaztieta

Lapurreketa

Lauaxeta

Lurraska

Urduña

 

 

         GIPUZKOA

Hondarribia

Orio

Segura

Zarautz

 

Izen-ematea

Eskabideak inprimaki ofizialean bete behar dira eta martxoaren 10etik 21era bitartean aurkeztu (egun bi horiek barne). Izen-ematea izapidetzeko aukerak:

– web orri honen bitartez: www.gaztebizz.com/udalekuak

Bizkaiko Foru Aldundiaren Rekalde Aretoan (Rekalde zumarkalea, 30, Bilbo)

– Bizkaiko Foru Aldundiaren jendaurreko laguntza-zerbitzuan (Laguntza), Foru Liburutegian (Diputazio 7, behe-solairua, Bilbo).

– Bizkaiko Lurralde Historikoko udal eta eskualdetako bulegoetan.

Lekuen adjudikazioa

Lekuak notario aurrean egingo den zozketa baten bidez esleituko dira, 2014ko apirilaren 15ean.

Kanpaina honi buruzko informazio guztia web orri honetan argitaratuko da: www.gaztebizz.com/udalekuak

* Udalekuak 2014 kanpainaren liburuxka erantsi da