Gure esku dago

gure esku dago

Hitzan irakurria

Eskualdeko 120 lagunek osatu dute esku erraldoia Kalamendin

Gure Esku Dago dinamikak eskualdeko lehenengo ekimena egin zuen atzo goizean. Eguzkia lagun,  erabakitze eskubidearen aldeko aldarrikapena Kalamendira eroan zuten. Haizeari aurre eginez osatu zuten esku erraldoia, herritar guztiei ekainaren 8an Durango eta Iruñea batuko dituen giza kateagaz bat egiteko deia eginaz.  Dinamikako partaideek esan dutenez, aurrerantzean ere egingo dira eskualde mailako ekintzak, eta zehaztu ahala, jakitera emango dituzte.

Bestalde, Etxebarrian barikuan egin zuten Gure Esku Dagoren aurkezpen ekitaldia. Horretarako Berrizko kantxa zati bat ekimeneko kideak egon ziren kultur aretoan.