Urepeleko ura

Kartel hau ipini da Aitxe Kutzeko iturrian eta futbol zelai ondokoan. Zer dala ta? Hiru puntutan hartu ziren atzo urepeleko uraren muestrak analisiak egiteko:

  • Aitxe Kutzeko iturrian
  • Futbol zelaiko parkingeko txurrun
  • Urepeleko manantialean bertan (Etxebarrin)

Emaitzen txostena ez da jaso, baina deitu egin dute esanaz manantialekoa izan ezik, beste biak ez dabela legeak eskatzen dabena beteten potablea izateko. Bakteria bat dagoela jente bateri gastroenteritisa sortu leikena. Horregaitik, informazio gehiago euki arte eta irtenbidea topau arte, kartel hau jarri da.